Yacimiento Arqueológico Celtibérico y Romano
Buscar en Tiermes

OTRAS LENGUAS

ENLACES PATROCINADOS
Proyectos LIFE de la Comisión Europea
Fundación Tiermes
Hotel Restaurante Termes
Casa de la Abuela
Historia Digital
Arqueo Historia
Castillos de Soria
Soria y Más...
Soria Goig
Amigos del Románico
Wikipedia
Hispania Nostra


  Sarrera
 
 

TIERMES, labar-hiri zeltiberiar-erromatarra:
Aztarnategiari eta historiari buruzko zenbait ohar

Sarrera

Iberiar penintsulako arkeologi hondakinak dibertsitate handikoak dira, eta guztien artean Tiermesko arkeologi aztarnategia azpimarra dezakegu. Aztarnategia Montejo de Tiermesen dago, Sorian (Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoa, Espainia). 30eko hamarkadaren erdialdean, Blas Taracena arkeologo espainiarrak indusketa sistematikoak burutu zituen aztarnategian, eta “Ponpeia espainiarra” deitu zion Tiermesi.

Topiko errazak alde batera utzita, egia esateko, antzinako oppidum zeltiberiarreko eta hiri erromatarreko hondakinek arkeologi aztarnategi espainiar interesgarriagoetako bat osatzen dute, bai ikertzaileentzat, bai eta bisitarientzat ere.

Ateak, leihoak, eskailerak, etxeak, kaleak, bideak,... Tiermes hiriko hondakinek bere horretan iraun izan dute mendeetan zehar, zati batean hareharrian landuta baitaude.

Gainera, metatutako sedimentu eta hondar metroak kontuan hartzen baditugu ere, hiri egitura ugari bizirik jarraitu izan du hogei mendetan zehar, eta gaur egun hori guztia ezagutzeko moduan gaude.

Beste alde batetik, Sierra Pelako argitasuna eta malkartasuna direla eta, bakartasun iraunkor markoa gehitu zaio Soriako eremuetan barrena galdurik dagoen hiri horri, sakanen eta ibarren artean eta saiak gainean hegaka.

60ko hamarkadako Ortego eta Zozayaren indusketek eta, 1975 eta 1998 bitartean, Jose Luis Argente Oliver jaunak burututako lan sistematikoek, aztarnategiaren zati handi bat agerrarazi zuten, eta 2001. urtetik aurrera Santiago Martínez Caballero jaunak zuzentzen ditu Tiermesen egiten ari diren indusketak, Gaztela eta Leongo Juntak babesturik, Tiermesko Museoaren Lagunen Elkartearen laguntza ekonomikoarekin eta bazkideen laguntza pertsonalarekin.

2003ko irailean, Europako Batzordeak LIFE TIERMES 2003-2006 proiektua onartu zuen, eta Santiago Martínez Caballero dugu horren zuzendaria. Proiektuaren helburua Tiermesko arkeologi aztarnategia eta inguruak ikertzeko, zaintzeko eta balioztatzeko estrategiak aurrera eramatea da.

Tiermes inguruko zenbait datu historiko

Nahiz eta oso gutxi eta nahasiak izan, Tiermesi buruzko lehen berri historikoak iturri klasikoetan aurki ditzakegu; gainera, aipatzen diren gertakariak askoz ere lehenago jazo ziren.

Horrela, Ptolomeok hiri arebakoen artean sartu zuen Tiermes. Bere aldetik, Apianok gerra zeltiberiarretan (K.a. 153. eta 133. urteen artean) garrantzizko herria izan zela aipatu zuen. Gainera, Kristo aurreko 98. urtean Tito Didio kontsulak hiria menperatutakoan, adierazi zuen biztanleak lautadara joatera behartu zituela, eta kanpamentu inguruan harresiak jartzea debekatu ziela.

Datu gutxi horiek eta Siziliako Diodorok, Posidoniok, Tito Liviok, Tazitok, Pliniok eta beste batzuek emandako informazioak erabiliz, Tiermes hiri arebakoa izan zela eta Erromari aurre egin ziola esan dezakegu, betiere Hispanian Zeltiberiaren konkistaren eta erromanizazioaren testuinguru historiko orokorraren barruan.

K.a. I. mendearen erdialdean Goi Lautadako bakea ezarri eta gero, Tiermes hiria Cluniako Komentu juridikoaren barruan geratu zen. Hiriak gero eta garrantzi handiagoa hartu zuen, eta azkenean udalerri erromatar bihurtu zen (Termes) K.a. I. mendearen une batean, agian Julio-Klaudiotarren agintaldipean. Tiermesko hiri gailurra goiz inperioan zehar zabaldu zen, eta kontserbatutako eraikin publikoak horren lekuko dira (Foroa, Macelluma, Akueduktuak, Castellum Aquae izenekoa, Termak...)

III. mendeko krisia iristean, hiriak harresiak eraiki zituen, perimetroa urriztuz; bestalde, berant inperioan zehar hiriak bere jarduera nolabait kontserbatu egin zuen, eta VI. edo VII. mendean hiriko esparruen zati bat bisigodoen kokaleku bihurtu zen, garai hartan abandonaturik zegoen Foroan aurkitutako hilobiek adierazten diguten bezala. Gauza bera adierazten digute gurturako eraikin baten hondakinek ere, bertan berriro erabilitako dekorazio zatiak agertzen baitira, eta denak garai hartakoak ziren.

Inbasio islamiarraren garaian, badirudi Tiermes kristauen eta musulmanen arteko muga eremua izan zela Duero garaian, arriskutsua eta biztanle gutxikoa.

K.o. XII. mendetik aurrera eta zonaldearen behin betiko errekonkista burutu ondoren, Tiermesek ez zuen inoiz berreskuratu Dueroko hegoaldeko antzinako hiriburu izaera. Izan ere, Tiermesek garrantzi osoa galdu zuen, eta eliza eta monasteriodun herrixka xume bihurtu zen, eta eskualdeko biztanlegune nagusiaren, Caracena hiribilduaren, menpe geratu zen.

XVI. mendearen hasieratik aurrera Tiermesko eliza baseliza bilakatu zen, eta bertan geratzen ziren biztanle apurrak nekazaritzaren eta abeltzaintzaren ikuspegitik interes handiagoa zuten beste gune batzuetara joan zen.

Erlijioarena izan zen Tiermes zaharrak kontserbatu zuen nagusitasun bakarra, bertako baseliza eskualdeko kultugune nagusia izan baitzen, harrezkero eta gaur egun arte. Urtero Tiermesko Andre Maria gurtzeko bi erromeria ospatu ohi dira maiatzean eta urrian (jatorrizko irudi erromanikoa Burgo de Osmako Katedraleko Museoan dago).

Tiermesi buruzko ikerketak

XIX. mendera arteko jakintsu eta historiagileak

1888an Nicolás Rabal aztarnategian agertzearekin batera hasi ziren Tiermesko kokaleku zeltiberiar eta erromatarraren gaineko ikerketa zientifikoak. Hala eta guztiz ere, XV. mendearen amaieraren (Tiermesko azken biztanleria-datu ezagunak) eta XIX mendearen bukaeraren bitartean, hainbat motatako azterlanetan (erudiziozkoak, artistikoak, estatistikoak, demografikoak, entziklopedikoak) hondakinen tokian herri garrantzitsu bat existitu zela aipatu zuten hainbat autorek, eta berehala iturri klasikoetako Tiermes hiriarekin identifikatu zuten (besteak beste, Tito Livio, Apiano, Diodoro Siculo, Floro, Salustio, Tazito, Ptolomeo, Plinio eta Nonnio Marcello klasikoek aipatutakoa), hau da, K.a. 98. urtean Tito Didio kontsulak konkistatutako hiri indigena, geroago udalerri erromatar bihurtua.

Autore horiek (Ambrosio de Morales, Mariana, Flórez, Madoz, Loperráez, Lafuente, Masdeu, Ceán Bermúdez, Cortés y López eta abar) egundoko hondakin horien presentzia eta antzinako hiri erromatarraren existentzia uztartzen dituzte. Erromak konkistatutako hiri zaharraren gainean zegoen, eta beraren zenbait eraikin ikus zitezkeen.

Dena dela eta aldi berean, eskualdeko herrietako eraikuntzarako materiala ateratzeko toki gisa erabiltzen jarraitu zuten. Herri horiek Erdi Aroan sortutako Montejo, Liceras, Carrascosa, Retortillo eta abar ditugu, eta guztien artean Tiermesen espoliazio handia egin zuten XIX. mendearen bukaerara arte. Adibidez, 1885ean berant inperioko harresiaren hondakinen ondoan trullae izeneko zilarrezko ontzien aurkikuntzak (gaur egun New York hiriko Hispanic Society of America Museoan daudenak) “kontrolik gabeko altxor-ehiza” eragin zuen bertako biztanleengan, eta, ondorioz kokalekua erabat hondatuta geratu zen. Horrez gain zenbait hondakin arkeologiko garrantzitsu zatitu egin zituzten, berriro eraikuntza-material gisa erabil ahal izateko (kasu baterako, gaur egun Carrascosako etxe bateko fatxadan dagoen Ponpeio Plazidoren hilobi-epigrafea).

XIX. mendea-1930.

Esan dezakegu, Soriako Nicolas Rabal historiagile, idazle eta jakintsu handia izan zela Tiermesen inguruko ikerketa zientifikoari hasiera eman ziona. Izan ere, 1887an aztarnategian egindako agerraldiaren ondoren, kokalekuaren lehen deskribapena egin zuen, hainbat datu geografiko, hirigintzako eta topografiko emanez, eta herri zeltiberiarraren eta erromatarraren arteko bereizketa argi utziz. Beraz, hura izan zen abiapuntua, gero XX. mendearen hasieran zuzeneko lehenbiziko parte hartzeak burutu ziren aztarnategian.

1909. urtean Romanoneseko kondeak kanpaina berri bati ekin zion, Foro eta termen inguruko eraikinen hondakinak agerrarazteko asmoz, baina oinarri zientifiko baxuko indusketak eta zenbait esplorazio besterik ez zituen egin. Geroago, aztarnategian parte hartze sakonagoa burutzeko enkargua eman zioten Narciso Sentenach jaunari 1910ean eta 1911n. Foroan (tenplu inperialaren esparruan) egin zituen lanak, eta zenbait eraikin handiren hondakinak hasi ziren agertzen: eraikuntza elementuak (zutabeak, arkitrabeak eta abarrak) eta oso material interesgarriak ere, brontzezko eskulturak, besteak beste (toki agintaria, zaldizko estatua, Apolo…). Horiek guztiek antzinako Tiermesek izandako garrantzi historikoaz eta arkeologikoaz ohartarazi zioten ikertzaileari. Bere argitarapenetan hondakinen deskribapenetan eta interpretazioetan nabarmentzen da gehienbat, apunte historikoak gehiagotuz eta elementu indigenak eta berez erromatarrak direnak identifikatzeko eta desberdintzeko ardura sortuz.

Beste alde batetik, 1913an Ignacio Calvok jarraitu zuen indusketak egiten esparru berean, arkeologi ezaguera areagotuz, eta interes handiagoa jarriz aztarnategiaren Erdi Aroko fasean. Romanonesen, Sentenachen eta Calvoren indusketetan ateratako materialak Museo Arqueológico Nacional izenekora eraman zituzten, eta gaur egun zati bat baino ez dago ikusgai.

Nahiz eta garai hartan Numantziako hondakinetan ikerketak egiten ari, Schulten arkeologo alemaniarrak interesa izan zuen Tiermesen ere, eta ertako hondakinak ikustera joan zen, baina ez zuen inolako indusketarik egin. Dena dela, Tiermesko garapen historikoa eta hondakin arkeologikoak aztertu eta interpretatu zituen bere lanetan.

1930-1970

Garai hartan Museo Numantinoko zuzendaria zen Blas Taracenak ikerketa fase berri bat hasi zuen, oinarri zientifiko altuagoko sintesi lanketa burutuz, arkeologikoa besterik ez, eta kokalekuaren azterketa sistematikoa egin zuen. 30eko eta 40ko hamarkadetan hainbat indusketa burutu zituen Tiermesen, eta behin emaitzak ikusitakoan, hiriaren eboluzio faseen, hirigintza antolaketaren eta eraikin nagusietako ezaugarrien gainean ondorio berriak atera zituen, eraikin zeltiberiar eta erromatar ugariren diseinuan eta gauzatzean erabilitako labar-teknikaren berezitasunak seinalatuz lehen aldiz.

Tiermesko eraikin anitzetako labar-arkitekturaren originaltasuna, monumentaltasuna eta goialdeko berebiziko kontserbazioa direla eta, hiriak “Ponpeia espainiarra ” izena hartu du. Taracenak ordura arteko beste autore batzuen informazioak eta iritziak ere bildu zituen, eta lurraldeari ere garrantzi handia eman zion, hiriaren garapen historikoa ulertzeko ezinbesteko elementua baitzen.

60ko hamarkadan Teogenes Ortego Soriako arkeologoak indusketak giten jarraitu zuen, Tiermesen gainean jakindakoa zabalduz, eta bere garapenari buruzko datu berriak ekarriz. Bera izan zen aztarnategiaren gida argitaratu zuen lehenengo autorea. Beste alde batetik, 1940. eta 1970. urteen bitartean D’Ors, Nieto edo García y Bellido izeneko autoreak Tiermesko zenbait elementu bereziz arduratu ziren. Horien argitalpenek aztarnategia arkeologi ikerketa nazionalean proiektatzen dute.

1975-2004.

70eko hamarkadatik aurrera Tiermesen burututako parte hartze guztietan Espainian diziplina horren jardunbide berriekin bat datorren metodologia arkeologikoa ezarri behar da, izan ere, pentsamendu eta metodologia korronte berriak abiapuntu gisa harturik (anglosaxoiak eta italiarrak bereziki), une hauetan Europako arkeologian gertatzen ari den berrikuntzari jarraiki, jardunbide berriak garatzen ari dira.

Lehenik, Juan Zozayak Foroaren esparruan 1971. urtean burututako uneko indusketarekin, eta gero zuzenago Jose Luis Argente Oliverrek hiri erromatarrerako 1975. urtean hasitako proiektu sistematikoarekin, eta Carlos de la Casak eta beste ikerle batzuek Erdi Aroko kokalekuan egindako lanarekin. Etapa berri horretan sortutako lan eta memoria guztiek eraberritze osoa eragin zuten Tiermes ezagutzeko orduan, bai arkeologi eremu zabalak esploratu zirelako, bai Brontze-Aroa eta Erdi Aroaren bitartean Tiermesek izandako garapena eta eboluzioa interpretatu zirelako.

José Luis Argente Oliverrek Tiermesko arkeologi lanak zuzendu zituen 1998. urtera arte, lehendabizi aztarnategiko eremuetan lan egin zuten beste arkeologo batzuekin batera, eta geroago bakarrik, baina urte horretan, ustekabean, hil egin zen. Interbentzio proiektu sistematikoa eraman zuen aurrera aztarnategian, emaitzak jendaurrean aurkezteko, bai hainbat argitalpenen bitartez, bai eta apurka-apurka agertzen ziren arkitektura multzoak balioztatuz.

Argentek egindako esfortzuak inflexio-puntua izan zuen 1986. urtetik aurrera, bada, egindako lanaz eta Tiermesek daukan garrantzi arkeologikoaz eta monumentalaz oharturik, administrazioek Tiermesko Museo Monografikorako eraikinak eraiki zituztelako, bertako hedapenean ezinbesteko elementua izan zedin. Horrez gain, lanetarako beharrezko azpiegitura ere prestatu zuten. Horregatik, Espainian ikerketa, babes eta hedapen lanetan laguntza-azpiegiturarik onenak dituen gune arkeologikoetako bat bilakatu da Tiermes, edozein arkeologi barruti aktiboren jarduera azaltzeko gai. Gaur egun ikus ditzakegun arkeologi egituren zati handi bat (gehienak jendaurrean ikusgai daude) ikerlari nekaezin horren esfortzuaren emaitza dira. Egia esateko, ahalegin handiak egin zituen Soriako probintziaren sustapenaren alde Museo Numantinoko talaiatik, baita bere lanen emaitzari esker biztanleen kultur aberastasunaren alde ere: Akueduktua, Foroa, Harresiak, Akueduktuko etxea, Hegoaldeko labar-multzoa, Labar-harmailak, Hiriko kaleak eta abar izan ziren bere ardura amaiezina.

70eko eta 80ko hamarkadatan, Argentek eta Carlos de la Casak elkarrekin lan egin zuten, eta azken hori izan zen Erdi Aroko indusketak zuzendu zituena. Interbentzioak egin zituen baselizaren ondoko nekropolian, eta horren emaitzek sartu zuten Tiermes Espainiako Erdi Aroko arkeologiaren bibliografian. Aztarnategi arkeologikoaren erdiko aldean XII. mendeko baseliza erromaniko itzela badago ere, ordura arte ez zen apenas kontuan hartzen. Baseliza hori izan zen Erdi Aroan Caracena hiribilduaren menpeko herrixka bihurtzearen lekuko. Erdi Aroko Tiermes aztertzerakoan, azpimarratzekoak dira ere, Manuela Domenechek egindako lanak ibaiko labar-nekropolian, eta Museo Numantinoko oraingo zuzendaria den Elías Terésenak baselizaren ondoko Erdi Aroko kokalekuan egindakoak.

Egun haietan uneko indusketa lanak ere burutu zituzten ere Tiermesen beste ikertzaile batzuek, honako hauek, besteak beste: Alfredo Jimeno (1975-1976) aztarnategiko erdiko aldeko fase prerromanikoetan interesaturik; Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Víctor Fernández irakaslea (1979-1980), harresian, José María Izquierdo (1981-1984), Foroko tenpluan, edo E. Dohijo eta J. Morales (1999). Azken bi horiek izan ziren Argenteren heriotzaren ostean hasitako indusketa amaitu zutenak.

Tiermes, gaur egun

Tiermesi dagokionez, ikerketaren egungo administrazio euskarria ondare arloan eskumena duen administrazioaren, hau da, Gaztela eta Leongo Juntaren, gida-lerroetan oinarrituta dago, eta 1994an egindako kokalekuaren Kultura Ondasunaren aitorpen berean adierazita. Hori oso garrantzitsua da ikerketa/babes erlaziorako. 1996ko aztarnategiaren plan zuzentzailea onetsi zen, eta aztarnategia epe luzerako plan gisa sartu zen bertan.

Santiago Martínez Caballerok zuzentzen duen oraingo ikerketa arkeologikoari dagokionez, LIFE Tiermes proiektuaren jarduketen barruan, eta Gaztela eta Leongo Juntaren gida-lerroekin bat etorriz, Foroa bezalako puntuetan oinarritzen da. Bertan zenbait alderdi arkeologiko eta historiko argitu behar dira, honako puntu hauek burutu ahal izateko: lehenik, eta hedapenaren ikuspuntutik, berrikuntza bat aztarnategia jendaurrean aurkeztean, kokalekuaren potentzialtasun zabalak gizartearen ikuspuntutik errentagarriak izan daitezen; eta bigarrenik, maila erabat zientifikoan, hiriaren garapen historikoaren, lurraldearen eta hiri zeltiberiar baten erlazio arkeologiko korapilatsuaren (hiri erromatar monumental bihurtu arte) inguruko ondorio berriak berraztertu eta ateratzeko, gaur egungo Espainiako eta Europako arkeologian planteamendu berriztatzaile eta birsortzaileak existitzen baitira, testuinguru historiko eta kultural horren datu arkeologikoak ebaluatzeari eta interpretatzeari dagokionez.

Aukera horien aurrean, Argenteren azken ekipoetako laguntzaile gehienek osatutako oraingo lan taldeak aztarnategiaren bestelako ikuspegiak erantsi nahi ditu, jakina, ikerlari talde horrek burututako azken mendeko ahalegin handietan oinarriturik, eta gaur egungo arkeologiaren datu berriez eta planteamendu metodologiko zein epistemologiko desberdinez lagundurik.

Arkeologi indusketak Tiermesen 1909-2004

• Romanonesko kondea: Foroa, Termak 1909an
• Narciso Sentenach: Foroa 1910 eta 1911n
• Ignacio Calvo: Foroa 1913an
• Blas Taracena: Zenbait esparrutan 30eko eta 40ko hamarkadetan
• Teógenes Ortego: Zenbait esparrutan 60ko eta 70eko hamarkadetan
• Juan Zozaya: Foroa 1971n
• José Luis Argente: Foroa, Foroko auzoa, Harresia, Akueduktua, Akueduktuko etxea, Labar-multzoa, Labar-harmailak, Carratiermes-ko nekropoli zeltiberiarra, Nekropoli bisigodoa, 1975ean eta 1998an
• Carlos de la Casa: Nekropoli baseliza 1975ean eta 1985ean
• Alfredo Jimeno: Foroko auzoa 1975ean eta 1976an
• Elías Terés: Erdi Aroko kokalekua 1981ean eta 1982an
• Manuela Doménech: Nekropoli baseliza 1981ean eta 1982an
• Víctor Fernández: Harresia 1979an eta 1980an
• José María Izquierdo: Foroa 1981ean eta 1984an
• Eusebio Gutierrez Dohijo eta Javier Rodríguez: Foroa 1999an
• Santiago Martínez Caballero eta Alberto Bescós Casa: Akueduktua, Foroa 2000n eta 2001ean
• Santiago Martínez Caballero eta Alberto Bescós: Foroa 2002an eta 2003an
• Santiago Martínez Caballero (LIFE proiektua): Foroa 2004tik (2006ra)

 


NOTICIA DESTACADA
2008/024 EL LIFE, ALARMADO POR UN RAID POR ZONAS DE CRÍA DE AVES
2008/024 EL LIFE, ALARMADO POR UN RAID POR ZONAS DE CRÍA DE AVES
El Life denuncia su preocupación por el paso del Raid "Bimbache Extrem 2008" por zonas de cría de rapaces protegidas en Tiermes

ARTÍCULO DESTACADO
Geodiversidad: el caso de Tiermes Caracena
Geodiversidad: el caso de Tiermes Caracena
En este trabajo se realiza una revisión del concepto de geodiversidad aplicada a la comarca
de Tiermes-Caracena (Soria) orientada a la gestión del territorio.

(C)2008 Arturo Ignacio Aldecoa Ruiz; AAMT-LIFE Tiermes, C/Alda. Urquijo 82, 1º, 48013 Bilbao. Tel. +34 630559905. asociacion@tiermes.net